Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Eltxumendi
Oteitza eta Saratsa aldeko gari soro eta larreek itxura lehorra ematen badiote ere baso eremu zabalak ditu Eltxumendik goi aldean; hori bai, baso zakarrak, arantza ugariko landaretza eta artadia. Hainbat lekutan higadurak egindako urratuak ere ikus daitezke eta bideak hauts bihurtuta eta larreak lastotuta gelditzen dira uda aldian. Ez dauka bereizgarri nabarmenik, tontorrean doi-doi harrotzen den ertz harritsua ez bada. Bertan, larreak estali ezin duen eremu harritsuan, erpin geodesikoarekin batera, buzoi parea. Ez du ematen halere gunerik altuena hori denik, aldapak gora egiten du oraindik iparralderago dagoen pinudiaren aldera. Bista hobeak zeudelako jarriko zituzten dauden lekuan. Dena dela, aldeak txikiak dira oso. Related nodes
[ibilbide] Oteitza .. Eltxumendi submitted by inaxio at Sun, 2004-07-18 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |