Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Ereñozar
Urdaibai inguratzen duten mendien artean hauxe da garaiena eta lerdenena: itsas-mailatik 448 metrora jasotzen du San Migel ermita oso tarte laburrean. San Migel ermita dotoreaz gain, ezaguna da mendiaren baitan zulatutako Santimamiñeko leizea (itxita dago orain, konponketa lanetan ari omen dira -2007/07-) eta haren inguruan eratutako aisigunea. Artadia da nagusi gehienean, inguruko beste mendietan bezala, baina mendi honetan bide erraza egin daiteke tontorreraino, Ereño aldetik abiatuta (tontorrean ermita bat jasotzea izango da kontua, Atxarren bezala). Baina bide hori turista eta txankletadunentzat utzita, mendizale zailduak Santimamiñe aldeko bidetik igo beharra dauka ezinbestean ;-). Leizearen gainetik abiatzen da bidea artadian barrena, lurrezko aldapa irristakorretan gora lehendabizi eta artadiak eta karaitzak osatutako eremu kaotiko batean nahasita gero. Ikusmira ederra dago goien, Arteaga eta Urdaibaiko paduraren gainean. Attachments
Related nodes
[ibilbide] Ereño .. Ereñozar submitted by Leke at Sun, 2004-01-04 00:00 [ibilbide] Una ascensión prehistórica submitted by Tito Pueyo at Wed, 2004-01-21 00:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |