Ezkaurre

Height 2050 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.676487, Y.4746967
ED50 42.854150 N, -0.839978 E.
Start points Belabarze, Izaba, Argibiela.
Near · Kañadaxiloa · Espelunga · Ezkaurretxikia · Ralla de Alano · Idoia · Achar de Alano · Txamantxoia / Maze · Kalbeira · Larratza / Pikoatxikota · Puntabarrena · Armotoa · Rincón de Alano · Peñaforca · Quimboa · Gamueta · Lapaquiza de Linzola · Lapazarra · Larrondo
Lurraldeak »Nafarroa »Huesca
Categories »EHMK



Ezkaurre
Ekialdeko isurialdea inaxio

Oso mendi ikusgarria Euskal Herriko muga-mugan. Alderdirik ikusgarriena ekialdekoa da, sekulako amildegiak baitauzka Veral errekak ebakitako aldean. Veral errekak sortutako arroila ederra da, hain zuzen, Ezkaurre Alanoetatik bereizten duena, sekulako hormak zutituz bi aldeetara (Espelunga deritzo aurrez aurre gelditzen den haitzari: haitzpe ilun +aga alegia). Hiru tontor ditu eta bi dira EHMKn berariaz aipatzen direnak: hau bata eta Izaba gainean zutitzen dena bestea. Igoera ez da zaila, baina besoak ere erabili beharra dago tarte batean. Biderik erabiliena Argibielatik abiatzen dena da, baina badu pasarte bat izoztu eta jende dexente bildurtu duena elur garaian. Aipatutako abiapuntuez gain bada beste bat Oreretako Urdaburu Mendi Taldekoek ederki ezagutzen dutena, Zurizatik Ansora jaisten den errepidearen bazterrean baitaukate euren aterpe ederra, Abauko borda. Batzuen ustez hegoaldeko ixurialdean dagoen iboia da Pirinioko lehena mendebaldetik hasita, baina bada beste txikiago bat (putzu txiki bat egia esan), Lakoraren tontorretik oso gertu, Belaguako aterperako bidean. Iparmendebaldeko ertza eskalada praktikatzeko leku aproposa da, zailtasun handirik gabea (III eta IV mailako pasarteak).

Images

:)

:)

:)

:|

:)

:)

:)

:|

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:|

:D

Related nodes

submitted by batenbat at Sun, 2004-02-22 00:00

Comments
Submitted by MIKEL on Tue, 2004-08-31 10:59.

Mendi aproposa Zurizako handiak egiteko alfer bagaude, ez baitigu eskatuko 3 orduko txangoa baino ez. Hori bai, nahiko maldatsua suertatzen da totalera.
Argibielako mendatea abiapuntu, Nafarroa eta Aragoi artean. Errepidean piskatxo bat jeitsi eta gr-11 hartu eskubitara, kairn batez markatua. BIdea berehala sartzen da basoan eta gora joko du. Xenda hau oso gogorra iruditu izan zait beti, baina hasieran denez, ez gara ia konturatuko. Punta Abizondok eta Ezkaurrek markatzen duten tartera iritsiko gara, Espelunga gure atzekaldean dugularik.
Diagonal famatua gure aurrean jada. Elur edo izotz ezean, erraza da. Patxadaz ekin alta. Goiko terrazan gaudela, ezkerretara jotzen du bideak, diagonalean egin dugun norabidea errekuperatuz. Sima izugarriak daude inguruan, harriak bota eta segunduak itxaroteko parekoak. Harritzar pasoak igaro eta kortera hurbiltzea besterik ez. Zilindroa ez dago amildegian bertan, baina bertara hurbiltzea gomendatzen dizuet, han hamaiketakoa hartzeko. Espelunga gure aurrean. Hegoaldera begiratuz desafio moduan planteatzen dizuet Rigloseko paretak topatzea, harrigarria badirudi ere ikusten baitira. Hori bai, hego haize egun batean.

Submitted by MIKEL REMENTERIA (not verified) on Thu, 2003-04-24 00:37.

ASTE SANTUAN IGO GENUEN LEHEN ALDIZ KRISTONAKO BASO BEREZIA GURUTXATUZ TA PAUSO BAT EMANEZ ARROKADUN PAISAIAREN MUGA ZEHARKATUZ TA GORA EKINEZ BENETAN ONDO SENTITU GINEN GAILURRERA IRIZTERAKOAN.POLITA BENETAN