Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Gaboñu / Artia
Gipuzkoa eta Araba arteko muga jasotzen duen Elgea mendilerroaren erdialdean gelditzen da Gaboñu /Artia izeneko gaina. Mugaren mugarriak nahikoa ez eta zorigaiztoko haizerrota lerro amaigabea jasan beharra ere tokatu zaio eta, esan beharrik ez dago, errota zuri erraldoi horiek erabat itxuraldatzen dute gailurraren inguruko paisaia. Errotak alde batera utzita mendi soila da goi aldean, larre eta txillarrak estalia; hala, ikuspegi zabala eskaintzen du Iparraldera nahiz Hegoaldera. Iparraldeko isurialdean pagoa den bezala, harizti zabalak dira nagusi hegoaldekoan, gailurreko txillardia eta Barria aldeko larreen artean. Images
Related nodes
[ibilbide] Barria .. Gaboño / Artia submitted by inaxio at Sat, 2004-04-24 23:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |