Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Ganalto
Badaiako mendialdeko iparraldeko ertzean harrotutako muino bat besterik ez da Hegoaldetik begiratuz gero; Iparraldetik begiratuta bada zerbait gehiago, baina gora-behera txikia da halere, 300 m eskas, Aperregi nahiz Domaikia aldetik abiatuta. Hegoaldeko erliebearen apaltasun hori dela eta asko dira mendiko bizikletaz heltzen direnak, izan ere ibilibide luze eta errazak egiteko leku egokia da Badaiako gain aldea. Tontorrean burdinazko gurutze bat dago, erpin geodesikoaren aldamenean. Buzoia gurutzeari lotuta dago eta oso pieza landua da: arretaz begiratuz gero, Aperregiko etxe baten antza emango diozue. Gainontzean larrea eta ezpela da nagusi hegoaldeko isurialdean eta pagadia iparraldekoan. Ibilbidea nekerik gabe luzatu daiteke M nahiz Era joz, gora-behera txikia baita. Related nodes
[ibilbide] La cruz de Aperregi submitted by Tito Pueyo at Mon, 2004-01-26 00:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |