Ganboa

Height 1402 m
Mendialde Aralar
Localization ED50 UTM 30T X.576390, Y.4762010
ED50 43.006153 N, -2.062748 E.
Other names Ganbo
Start points Amezketa, Larraitz, Ataun, Zaldibia
Near · Pardarri · Uarrain · Uzkuiti · Larraone · Beoain · Aldaon · Akaitz · Larrunarri / Txindoki · Urakorri · Intzako Dorrea · Desaomendi · Akaitz Txiki · Puttarri · Balerdi / Mallozarra · Ausa Gaztelu · Alleko · Urreako Haitza · Txameni · Eulatz · Sarastarri · Pallardi · Ttutturre · Beloki · Arastortzeko gaina · Txaradigorri · Argonitz · Urkieta
Lurraldeak »Gipuzkoa
Categories »EHMK




Ganboa
Pardarritik ikusita Jose

Gipuzkoako mugen barruan gelditzen den Aralarko eremuko mendirik altuena da Ganboa (bai, Larrunarri baino handiagoa da beraz). Ez da horregatik mendi zaila, ez du aparteko zailtasunik, ia edozein aldetatik igo daiteke; baina urruti xamar gelditzen den mendia da. Urruti Larraitzetik eta urruti guardetxetik, abiapuntu erabilienak aipatzearren. Bide luzeak dira beraz, larre eremu zabal eta soiletan barrena urratu beharrekoak tontorrera heltzeko, itzalik gabe eta, uda partean, ura aurkitzeko aukera handirik gabe: gogoan izan eguzkitarako babesa eta ura. Ikuspegi zabaleko paisaia da beraz, urrutira ikusten uzten duena, baina baita nahasgarria ere oso lainoa sartzen bada (iparrorratza, GPSa).
Ia bera adinako beste muino batzuk baditu inguruan, Pardarri eta Uarrain esaterako, zerrendakoak aipatzearren, edota Ganbo Txiki, urrutira gabe. Erraza da horiek nahiz beste asko bidean harrapatzea, nonahitik ibil baitaiteke larre eremu amaigabe horretan.

Images

:)

:|

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:D

:D

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:|

:|

:)

:)

:|

:)

:|

:)

:|

:)

:|

:)

:)

:)

:|

:)

:)

Attachments
Submitted by LARRA25 at 2004-06-07 17:17:14

(OziExplorer)

Related nodes
[ibilbide] .. Ganboa

submitted by Iker at Sat, 2004-02-14 00:00

submitted by Jose at Thu, 2006-08-24 19:40

Comments
Submitted by esti on Tue, 2004-03-16 19:46.

Kaixo!
Bizkaiko mendi talde batetatik idazten dut eta jakin nahiko nuke ea nondik den igoera politagoa Ganboara, Larraitzetik edo Amezketatik? Norbaitek erantzungo balidake mesedez! Irteera daukagu martxoaren 28an eta! Mila esker eta ongi izan!

Submitted by mou on Wed, 2004-03-17 14:47.

kaixo Esti, Zuk proposatzen duzun bideak Ganbora joateko oso politak dira baina zertxobait gogorrak eta malda handikoak bereziki hasieran, hala ere, pena merezi du dudarik gabe. Lekurik ohikoena Larraitzetik joatea da eta 4 ordu beharko dezue gutxienez lasai joanda, gainera iturria dezue bidean eta galtzeko arriskurik ez. Ondo pasa eta gozatu.

Submitted by Jose on Wed, 2004-03-17 23:36.

Kaixo Esti. Batetik igo eta bestetik jaistia proposatzen dotxut nik, azaruak 23an Aitorrek azaldu zeban bezela. Larraitz eta Amezketa oso gertu dare bata bestiagandik, 2 Km inguru, eta GR-20ak (Aralarko itzulia) batzen ditxu. Hortara bi bidiak ezautuko ditxuzue, bixek merezi dabe ta. Hori bai, ibilaldi luze xamarra izango da. 6 ordu inguru, nik uste. Hain luzia nahi ezpadozue, Larraitztik igo eta bide beretik jaitsi. Ondo ibili.

Submitted by Aitor on Sun, 2003-11-23 11:30.

Azkenengo aldixa bertara juan giñala Amezketatik irtenda, minetatik gora eta eskuma aldera hartuta Ganbora heldu giñan. Handik behera, Txindoki azpitxik Larraitzera eta han bazkaldu. Gero kafia hartu eta lasai-lasai jubilauen pasiuan berriz Amezketara jeitsi giñan. Danera 7-8 ordu. Oso politxa eta oso jende gutxi, Txindokira heldu harte.

Submitted by Eneko Agirrezabal (not verified) on Fri, 2003-08-15 16:47.

Duela zenbait egun Ganboara igo nintzen aitarekin batera Larraitzetik abiatuta. Ibilaldi polita da Alotzako haran txikian gora, baina paisaiaren edertasunak baino, bertako goi larreak pairatzen ari diren lehorteak harritu gintuen. Ea laster iristen den euria, artzainei ez ezik, naturari berari ere kalte handia egiten baitio ur falta horrek.

Submitted by txopa (not verified) on Fri, 2005-12-02 22:24.

Bai lagun, aurreko udan igo ginen laguna ta biok ta berdina! Hori kolore kezkagarria zakan ta ez, ez da gauza ona. Beranduago joan ginan beste baten, ta itxura "hobeagoa" zuen,baina hodeiri eskatu beharko zaio bere magiaz buztitzeko gure lurrak. Inch Allah!!