Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Garmo Negro
Garmo Negro Infiernoren multzo berean dagoen tontorretako bat da, Panticosako bainuetxeen gain-gainean. Bertatik abiatzen da ohiko bidea, aterpetik bertatik aldapa gogorretan gora eginez. Bidea nabarmena da ibilbidearen erdialdera arte eta eskubi aldera jotzen du Majada Altako larreetan, Pondielloseko lepora joz. Bide hau eskubi aldera utzi eta zeharka jo behar da ezkerraldera, Garmo Negroren hormak eskubitara utziz. Argualas, Algas eta Garmo Negrok osatzen duten zirkura heldu eta ertzeraino igotzea da errazena, handik ertzari jarraituz tontorreraino. Ez du bideak ageriko zailtasunik. Ikuspegi zirraragarria Infiermo aldera. Neke handirik gabe igo daitezke gero Algas eta Argualas, 1400 m. igo ondoren kemenik izanez gero. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |