Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Gazteluaitz
Bada Arantzazuko hegoaldean karaitzezko haitz zerrenda ikusgarri bat, Begiolatza eta Urkulu erreken artean. Ez dira handiak, baina bai harroak eta malkartsuak. Gazteluaitz horietako bat da eta bere iparraldeko horma zutagatik nabarmentzen da bereziki, Arantzazutik Urbiara abiatzen den ohiko bidetik begiratuta. Alde hartatik ezinezkoa ematen badu ere, zailtasunik gabe igo daiteke ekialdetik inguratu eta bere hegomendebaldeko isurialdean gora eginez. Ibilbidea osatu nahi izanez gero gertu gelditzen dira Arriona (933 m) hegoaldean eta Erbizaskun (882 m), Bellostegi (792 m) eta Aitzabal (766 m) ekialdean. Related nodes
[ibilbide] Gasteluaitz, el Naranjo de Arantzazu submitted by Tito Pueyo at Mon, 2004-01-19 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |