Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Gazteluberri
Bi haitz zutitzen dira tontorrean, eta antena zatar bat bien artean. Tontor nagusian noizbait basozaintzarako eraikitako adreiluzko etxola baten hondakinak ikus daitezke, zartatuta. Gainontzean mendi polita da, erraza eta ikuspegi zabalekoa. Biderik laburrena Otzaurte aldeko errepidetik abiatzen dena da, basoan barrena igotzen den pista batean gora. Ibilbidea beste tontor batekin osatu nahi izanez gero Txurruko Punta nahiko egoki gelditzen da, errepidearen beste aldean, Otzaurtetik abiatuta. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |