Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Gorramendi
Hiru gain nabarmentzen dira Gorramendi aldean, eta badu bakoitzak bere izena: HMkoa Gorramendi bera da (1071 m), Otanarte tartekoa (1064 m) eta Gorramakil IEkoa (1082 m). Hiruretan altuena Gorramakil da, baina Katalogoan aipatzen den kokapena eta izena Gorramendirenak dira, erpin geodesikoa bertan delako beharbada. Buzoia ere bazuen honek (Galdosen argazkietan ikus daiteke), baina gaur egun desagertua da. Nolanahi erraza da hiru gainen arteko bidea egitea, gorabehera txikia baita. Asfaltatutako bide batek zeharkatzen ditu gainera hirurak, garai batean bertan jasotako eraikuntza militarrak eta telekomunikazioetako antenak direla-eta. Eraikin militarrak eraitsi eta haien hondakinak eraman egin dituzte gehienak, baina oraindik ere arrasto ugari ikus daiteke bai Gorramendi eta bai Gorramakil gainean. Pista zabal hori Otsondo aldetik dator, eta Gorramendi hegoaldetik inguratuz heltzen da gainera. Autoz igo daiteke, beraz, tontorreraino, baina aukera hobea duzue Amaiurtik abiatzea, esaterako, ibili nahi izanez gero behintzat. Bereziki gomendagarria da Itzulegiko lepotik abiatu eta IMko isurialdea pagadian barrena zeharkatuz Bardako lepora doan bide zaharra; gainaldeko ibilbidea osatzeko aukera aproposa da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Alkaxuri / Iruegiko kaskoa ez da urruti gelditzen, IEan. Images
Related nodes
[ibilbide] Gorramendi eta Alkaxuri, Itzulegi lepotik. submitted by inaxio at Wed, 2007-10-24 20:53 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |