Navigation
Midi-Pyrénées
Lurraldeak
User login
|
Gran Facha
3000 metroak nahikoa justu harrapatzen dituen mendia da Gran Facha eta ez da, beharbada, inguruan dituen Infierno, Balaitus eta Vignemaleko multzoen aldean gehiegi nabarmenduko, baina bista ederrak ditu horien gain eta itxura polita duen mendia da, piramide zorrotza ematen du. Igoerabide arruntena Facha ko lepotik abiatzen den iparraldeko ertza da. Ez du aparteko zailtasunik elurrik izan ezean. Elurra denean ertz hori ikusgarri gelditzen da oso (ikus argazkiak), jendearen aztarnek mailakatuta uzten badute ere ezker-eskubi erakusten dituen aldapak zirraragarriak gerta daitezke ertz-ertzetik igotzen edo jaisten ari denarentzat. Images
Related nodes
[ibilbide] Gran Fachako itzulia submitted by Jose at Wed, 2007-08-22 17:13 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |