Haltzamendi

Height 813 m
Mendialde Baigura
Localization ED50 UTM 30T X.637815, Y.4792750
ED50 43.274182 N, -1.301714 E.
Start points Bidarrai, Orzaize.
Near · Baigura · Larla · Iparla · Urtsumendi · Jara · Garralda
Lurraldeak »Iparraldea
Categories »EHMK


Mendi polita da hau, Pirineoak eta Iparla ingurua oso ondo ikusten da gailurretik, eta kostaldean lanbrorik izan ez bagenu itsasoa eta Landak ikusiko genituzke.
Bidearen hasiera (guk egin genuena) Kanbotik Bidarrai herria pasa eta gero, ezkerraldera dagoen auzo batean dago, Latxaia auzoa, Gurutze handi bat dago eta ezkerraldera errepide bat doa 3,5 km Arberga baserrira iristen da (errepidea bukatzen den tokian). Handik hasten da ibilaldia, bidea ondo ikusten da ta ordubeten egiten da gailurra.
Denbora ta gogoak baldin badaude Haltzamenditik Baigurara Krestan zehar ibili daiteke, 45 minututan iritsi daiteke beste gailurrera ta iparralderako paisaia ikusi daiteke.
Oharra: Donibane Lohitzunetik Kanbora errepidetik joanda astebukaeretan bizikleta ugari doaz ta denbora gehiago irauten du bideak, autopistatik Baionara 2€ ordainduta ordulaurdena aurrezten da.

Images

:D

:|

:)

Comments