Higa

Height 1289 m
Mendialde Alaitz
Localization ED50 UTM 30T X.620422, Y.4728318
ED50 42.697157 N, -1.529861 E.
Start points Elo.
Near · Txanburu · Pagadi · Bagadigorri · Untzueko haitza · Taxoareko gaina · Basagatz · Lantxurda · Irulegi · Amunarrizketa
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK



Higa
Hegoaldeko lepotik ikusita

Iruñetik Loitiko gainera doan errepidean eskubitara ikusten den mendia da, errepideaz tontorreraino ebakia. Tontorrean telebista emisore erraldoi bat, tontor guztia hartuz eta burdinazko sareaz inguratuta: ezin da 'tontorra' zapaldu, ez dago eta. Horiei ezikusiarena eginez gero, mendi ederra da Higa, piramide baten itxurakoa, basatia eta ikuspegi zabalekoa.
Monreal aldeko errepidearen ebakia ez ikustearren, mendia Ekialdetik nahiz Mendebaldetik inguratu eta hegoaldetik igotzen saia zaitezkete, baina erne, igoera zaila da eta: bidea ezpel artean gora igotzen da eta oso bihurria da. Tontorrera gerturatu ahala aldapa zutitzen doa eta azken txanpan harriari heldu behar zaio aurrera egiteko. Tarte batzuetan kateak jarrita daude, baina arretaz ibili beharra dago. Arrastoa galduz gero, akabo.

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:D

:D

:)

:D

:D

:)

:|

:|

Related nodes
[ibilbide] Higa hegoaldetik

submitted by inaxio at Wed, 2008-04-16 07:44

Comments
Submitted by mou on Mon, 2007-02-05 10:12.

Elomendira igotzeko pista da ohiko bidea, baina hasierako errebuelta batzuen ondoren, bide bat azaltzen da horiz markatua eta ondoren harri pilez markatua, bertatik joanaz badirudi tontorrera iritsiko zarela, baina ez da horrela. Ekialdeko isurira doa eta azkenean mendiaren atzealdera iristen da eta beste bide batekin elkartzen da, beraz kontuz.
Hoberena segi pistatik gora g eta une batean berriz ere marka horiak ikusiko dituzu eta bertatik joan tontorreraino.