Navigation
Aquitaine
Lurraldeak
User login
|
Hiru Erregeen Mahaia
Hauxe da Euskal Herriko tontorrik altuena eta bertan elkartzen dira Aragoa, Bearne eta Euskal Herriko lurraldeak. Mendi ederra da, eta igoera bera ere bai. Leskun aldekoa du aurpegirik gogorrena, eta Linza aldeko igoera da errazena. Ez du aparteko zailtasunik igoeraren luzera alde batera utzita. Tarterik zailenak tontorretik gertukoenak dira, bai ohiko bideari jarraituz eta bai gandorretik igota (elurra denean bigarren hau egokiagoa da, haizeak garbitzen baitu). Jende asko joaten da bertara eta bideak ederki sakonduta daude. Hoya de la Solana aldeko lapiazean kontu pixka batekin ibili beharra dago, tarte batean arrakala handiak baitaude eta bidea, haitz gainekoa izanik, ez baita hain nabarmena. Ikuspegia zoragarria da: Auñamendi, Billare, Peneblanque, Midi s'Ossau, Pirinioko lehenengo hirumilakoak, Bisaurin, Petretxema eta Linzako bailara osoa menderatzen ditu. Linzan bertan bada babestutako aterpea, urte osoan zabalik izaten dena. Uda partean sekulako beroa egin dezake bide osoan (goiz abiatzea hobe) eta ez da erraza izaten iturririk aurkitzea. Anekdota gisa: tontorrean Xabierko Frantziskoren metalezko irudi bat (argazkietako batean ikus dezakezue) eta Xabierko Gazteluaren itxura duen buzoia dago. Pertsonaiaren irudia metro-erdi ingurukoa da egun, baina 1952an jarri zutenean (Club Deportivo Navarra elkarteko kideek) 2 metrotik gorakoa zen... tximistak erauzi omen zuen tontorretik. Related nodes
[ibilbide] Hiru Erregeen Mahaia Lescundik submitted by ietxaburu at Wed, 2007-08-15 18:44 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |