Navigation
Aquitaine
Lurraldeak
User login
|
Ibanteli / Labeaga
Nafarroa eta Lapurdi arteko mendia da Ibanteli, nahiz eta tontorra erabat Lapurdi aldean goititu. Muga zaharra ekialdeko lepo batetik pasatzen da, mugarri ugariren laguntzarekin. Basoak estaltzen du gehiena, eta basoak utzitako eremuan, larrea baino gehiago iratzea da nagusi, baina nahiko inguru garbia da, noranahi ibiltzeko trabarik jartzen ez duena. Haitza azaleratzen da tontorrean eta inguruko beste zenbait gunetan. Ikuspegi zabala eskaintzen du ingurunearen gain (Larrun, Atxuria, bertan dira). Gora jotzeko biderik motzenak Lizuniaga eta Lizarretako mendateetatik abiatzen direnak dira, azken hau batez ere, baina gehiago entretenitu nahi izanez gero, Beratik abiatu zaitezkete GR11ari jarraituz Idoia edo Lizarreta arte. Labiaga izenarekin ageri da Alpinak ateratako Bidasoa aldeko mapan. Beste mapa batzutan izen hori ematen zaio ekialdeko bizkarrari edo Bera aldeko iparraldeko isurialdeari. Images
Related nodes
[ibilbide] Lizarieta .. Ibantelli submitted by Juanjo at Tue, 2004-12-28 00:00 [ibilbide] Lizuniaga mendatetik Urdazubira zeharkaldia submitted by Jose at Wed, 2008-05-07 19:15 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |