Ilarratxa (San Kristobal)

Height 1145 m
Mendialde Iturrieta
Localization ED50 UTM 30T X.556530, Y.4736354
ED50 42.776874 N, -2.308980 E.
Other names San Cristóbal
Start points Kontrasta, Iturrieta, Uribarri.
Near · Murube · Perriain · Arrigorrista · Arnaba / Montesanto · Abitigarra · Larredez · Ballo · Larraineta · San Kristobal · Hornillo
Lurraldeak »Araba
Categories »EHMK



Ilarratxa (San Kristobal)
Kontrasta gainean erakusten dituen hormak inaxio

Kontrasta herriaren gainean erakusten dituen hormak izango dira mendi honen bereizgarri, baina Kontrastatik begiratuz gero nahikoa itxura zatarra erakusten du, idortutako buztinezko aldapa biluziak, antena instalazioa gain-gainean... ez da hori tontorra ordea, tontorra mendebalderago dago, pagadi eder baten azpian eta bere oinean zabaltzen den haran luzeari begira. Iturrieta aldetik dator antena instalaziora heltzen den asfaltozko pista.

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

Related nodes

submitted by inaxio at Fri, 2003-12-26 00:00

Comments
Submitted by inaxio on Sat, 2007-04-07 20:36.

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Inguru horretako hiztunengan bizirik dirauen toponimoa berreskuratzen da eta, bilaketarako lagungarri gisa, santu izena uzten da oraingoz, hori bai, euskal grafia emanik.
Se recupera el topónimo aún vivo entre los hablantes de la zona, si bien por el momento dejamos el nombre del santo como ayuda para su búsqueda, eso sí, dándole grafía eusquérica."

Submitted by inaxio on Sun, 2003-09-21 22:05.

Herritik mendira abiatzean txakur txiki batek aurrea hartu eta nire zain gelditu zen hilerritik aurrerako bidean. Herritar batek esan zidan bertatik abiatzen ziren mendizaleekin igotzeko ohitura izaten duela txakurrak eta joateko lasai, bazekiela nola itzuli. Hala egin nuen eta oso txakur zintzoa dela esan behar. Buelta osatu ondoren herrira itzuli eta orduan desagertu zen txakurra herriko kaleen artean. Argazkietan ageri den hori da txakurra.

Submitted by JF de Atxirika (not verified) on Sun, 2004-10-17 09:58.

Atzo, urriak16, Kontrastatik San Cristobal eta Bitigarrarako joan-etorrian txakurtxo bera lagun izan genuen egun osoan.