Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Illarraundiko malkorra
Iruaundi bere tontor eta izen guztiekin batera Aralarren ekialdeko muturrean zutitzen da eta Irurtzungo haizpitarteko haitzetako baten arrimuan eusten dio bere buruari, Larraun ibaiaren gainera amildu gabe. Eta halaxe bukatzen dira Aralarko karst, larre eta basoak, izan ere horiek guztiak badira Iruaundiren soinean. Goien hiru tontor bereiz daitezke basoaren mendean: Larrazpil, Alitzako malkorra eta Illarrandi edo Iruaundiko malkorra (Euskaldunon Egunkariko Bidaide liburutik jasotako izenak). Larrazpilek buzoi zahar bat du, Illarrandik erpin geodesikoa eta buzoia eta Alitzako malkorrak berriz harri pila bat besterik ez. Illarrandi da ingurua pixka bat ikusteko aukera ematen duen bakarra, baso artetik doi-doi ateratzen den gandor harritsuari esker. Hiruren artean basoak estalitako eremu karstiko gorabeheratsua zabaltzen da, deskuidatuz gero ibiltaria erraz galduko duena. Igoera azkarrena eta errazena Goldaraztik abiatzen dena izango da seguraski. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |