Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Indiagana
Azazetako mendatearen ekialdean dago kokatuta Indiagana mendia, Itxoganaren ondoren. Basoz jantzitako mendia da, haritz, pago eta pinuz. Tontorra bera pagoen itzapean dago. Igotzeko bide erosoena Azazeta eta Itxogana aldetik datorrena izango da, baina Birgala Goienetik ere igo daiteke arazo handirik gabe, Brageta de Judas izeneko haitzartetik abiatuta, basoan gora eginez. Ibilbide ederra egin daiteke Birgala Goienetik abiatu eta Arraialde eta Itxoganarekin batera igota (erne basoan galdu gabe). |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |