Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Itzaga
Nafarroako mendi handietako bat da Itzaga: Pirinioen arrimuan egon gabe, 700 metrotik gora altxatzen da galsoroen gainetik, eremu zabala hartuz bere hegi luzeekin. Tontor apalagoko mendi zerrenda batek inguratzen du, mapatan nabarmen gelditzen den egitura geologiko bitxia osatuz. Mendebaldeko bizkarrean ermita erromaniko zahar batek ongi-etorria egiten die ibiltariei; ekialdean beste bi tontor nabarmentzen dira, gorabehera handirik gabeko lepo batez lotuta (Sanbelles, 1266 m; eta Santagata haitza, 1208 m). IEko isurialdea harrizko harresi batez osatutako amildegi luze batek inguratzen du eta ez dago nolanahi ibiltzerik. Ez du gainean erpin-geodesikoa eta buzoia besterik, eta hori ere harritzekoa da. Igoerako arrasto nabarmenenak mendebaldeko bizkarrean gora datoz, ermitaren aldamenetik pasata. Bereziki gomendagarria da Ardanatzetik abiatu eta iparraldeko pagadian gora eginez harrizko harresia gainditzen duen bidezidor bihurria. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |