Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Kapildui
Baso, karaitz, txillar, ipuru, larre eta abereek osatzen dute mendi honen ingurune bakartia eta ibilbide luzeak egiteko parada egokia eskaintzen du, gorabehera larregirik gabe, Arluzea aldetik esaterako, edota Okina aldetik. Gasteizko hegoaldean luzatzen duen mendi eremu zabaleko tontorrik garaiena da Kapilduirena eta horren ondorioz mendizale askoren arreta erakartzen du, baina horri zor dio tontorrean duen antena handia ere. Antenarekin batera, erpin geodesikoa eta buzoia. Ekialdean eta iparraldeko isurialdean, berriz, Ertzantzaren ariketa eremua hedatzen da, alanbre hesia eta sarrera galerazten duten letrero ugariz seinalatuta. Ingurune ederra da gainontzean, basatia eta ikusgarria. Related nodes
[ibilbide] El techo de los Montes de Vitoria submitted by Tito Pueyo at Mon, 2004-01-26 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |