Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Kartxela
Oritik Arlasera bitarte dagoen mendirik altuena da Kartxela, 2000 m eskasekin. Ez da erraz ikusten halere bere tontorra, Keletaren atzean ezkutatzen baita Belagua aldetik begiratuz gero. Belagua aldetik begiratuta, gainera, badirudi Keleta bera handiagoa dela; baina ez da hala, biak gandok polit batez loturik daude Kartxela Keleta baino ia 100 m altuagoa da. Gandor hau ikusgarri egoten da negu partean, elurra eta haitza tartekatzen baitira ertzean. Ez da zaila, baina ezta erraza ere: kontu handiz ibiltzekoa elurraren egoeraren arabera (guk istripu txiki bat izan genuen). Ibilbiderik politena (ez errazena, jakina), beharbada, hauxe: Arrako > Lapatia lepoa > Keleta > Kartxela > Binbaletako lepoa > Arrakogoitiko lepoa > Juan Pitoren benta > Arrako. Mintxateko bailarak ere buelta itzela egiteko aukera eskaintzen du, Otsogorrigaina eta Barazearekin batera. Eta zer esanik ez, Logibartik abiatu eta Holtzarten barrena joanez gero (hau heavy samarra ere izango da). Biderik erabiliena Belaguako aterpetik abiatzen dena izango da, seguraski. Related nodes
[ibilbide] Belaguako aterpea .. Kartxela submitted by inaxio at Fri, 2004-10-08 23:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |