Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Larraineta
Inguru horretan arraroa badirudi ere pinudi sail baten bazterrean kokatuta dago Larrainetaren buzoia. Antza denez inguru horiek pinudi bihurtzeko saiakeran dabiltza, Gipuzkoa eta Bizkaia aldeko beste eremu asko bezala, eta gainontzean pagadi eta larrez inguratuta dagoen Larrainetari egokitu zaio patu hori. Ez dago Arnaba bezala amildegiaren ertzean, lautada baten nabarmendutako muinoa besterik ez du ematen handik begiratuta, baina bertara heltzeko egin beharreko bidean egon daiteke zerikusi hoberik. Ulibarritik abiatuz gero, esaterako, Ulibarri gaineko amildegien ertzean ibiltzeko aprobetxatu daiteke, San Cristobal ermitatik hasi eta Arnabaraino. Erraza da bestela tontorrera heltzea, Ulibarri aldetik doan pista zabalari jarraitu besterik ez dago pinudiak estaltzen duen muinoa ikusi arte. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |