Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Larraone
Bigarren mailako mendia izatea egokitu zaio Larraoneri, ingurukoen artean apal gelditzen baita, eta mendizaleen ibilietatik bazter gelditua da. Leku polita da ordea, Larrunarri nahiz Aralarren IMko eremuaren gaineko ikuspegi ederra eskaintzen du eta ibiltzeko leku garbia da. Arritzaga eta Muitze bailaren artean kokatuta dago. Azken honek ondoan duen Larrunarrirengandik (Txindoki) banantzen du. IE-HM norabidedun karaitzezko gandor deseroso batek osatzen du bere gaina, eta ez da erraza gandor horretan ibiltzea, baina arreta jarri eta eragozpen handienak aldameneko larretik saihestuz zailtasun handirik gabe hel daiteke. Punturik garaiena, buzoia duena, IEko ertza da. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |