Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Legate
Iparmendebaldeko harri gorrizko amildegiek egiten dute ezagun mendi hau; hegoaldeko isurialdea aldapa handirik gabeko hegi batek osatzen du, emeki-emeki Lekaroz eta Arraioz aldera jaisten dena. Garai batean ardiek mozten zituzten larreak otea ari da estaltzen orain isurialde honetan. Iparraldean iratzea eta pagoa dira nagusi. Baztan aldeko beste mendi askotan bezala mendiaren muina behekaldeko etxeetan hain dotore ematen duen harri gorriak osatzen du, eta ugariak dira horregatik hegoaldeko hegian, goi aldean bereziki, zabaldutako arrobiak. Asko eta asko utzita eta landaretzarekin nahasita dauden arren, bada gaur egun arrobi handi bat tontorretik oso gertu, hegoaldeko ertza janez paisaia erabat hondatzen ari dena. Tontorrean hainbat apaingarri: buzoia, norabide mahaia, erpin geodesikoa, gurutzea eta telekomunikazioetako antena bat. Bada beste gain apalago bat HMan bere antzekoa, oraindik ere osorik eta garbi dagoena, Larrazu izenekoa, ibilbidea osatzeko egokia. Hegoaldeko lepora jaitsi eta basoan barrena igo zaitezke neke handirik gabe. Unboto eta Aizkolegi urrutixeago daude, baina nahiko eskura hauek ere. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |