Madalen

Height 860 m
Mendialde Aralar
Localization ED50 UTM 30T X.587580, Y.4754370
ED50 42.936161 N, -1.926673 E.
Other names Madalenaitz
Start points Madotz, Iriberri, Ihabar.
Near · Akier · Artxueta · Satrustegiko haitza · Lezizagoa · Illarraundiko malkorra · Beriain · Beloki · Bordas Viejas, Alto de las · Peña Blanca · Ttutturre · Txurregi · Txameni · Eulatz · Txargain · Pallardi · Saratsa
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK




Madalen
Ikuspegi zabala Irañeta aldetik inaxio

Ez da mendi handia eta erraza da oharkabean bazterrean uztea, bai baititu aldamenean beste asko bera baino handiagoak. Baina bertara inguratuz gero aise nabarmentzen da, iparraldeko isurialdean zutitutako horma zuzena batez ere, goitik behera ebakitako mendia baitirudi. Mendebaldeko nahiz Hegoaldeko isurialdeak ere nahiko gaitzak dira; Ekialdekoa da igoerarako erraztasun gehien eskaintzen duena. Ez da erraza halere buzoia atzematea, txarak estalitako eremuan bilatu beharko duzue, sastraka artean galdu nahirik dabilen xenda bihurriari jarraituz.

Images

:)

:)

:D

:)

:D

:)

:)

:|

:)

Attachments
Submitted by iturrizar at 2008-03-30 10:37:00

MADALENAITZ Irañetatik Elurteen ondorioz urjauzia urez gainezka zegoen eta bisita bat egin genion. Madozera doan pista hartu behar da, baina pistatik erreka zeharkatzea ezinezkoa zenez baserri ondoko zubitik gurutzatu genuen, aurrerago pistara berriz irtetzeko. Inaxiok azaldutako bidea egin genuen. Jeisteko bidea oso bitxia izan da. Izan ere, aldapa labankor bat dago eta ezuste handia izan zen jeisten laguntzeko soka luze bat aurkitzea.

Related nodes

submitted by inaxio at Wed, 2004-05-26 23:00

Comments
Submitted by inaxio on Sat, 2007-04-07 19:27.

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Arraroa dirudien arren, alderdi horretako biztanleek ez dute generikorik gehitzen (-aitz) adbokazioaren ostean.
Aunque pueda resultar un poco extraño, los habitantes de la zona no añaden genérico (-aitz ‘peña’) a la advocación."

Submitted by mou on Thu, 2004-04-29 11:00.

kaixo mendizaleok!!!!
Jakin gura nuke, ea Madalenaitzera igotzeko Madotz-etik zer moduzkoa den, hau da, zailtasunak, abiapuntua konkretuki, iraupena eta xehetasunak. mendi honek duen itxura bitxia duk, puska handi bat da eta bertara igotzeko madotz-etik ez dakit zein den. Norbaitek baleki eskertuko nikek erantzutea. AIO.