Navigation
Aquitaine
Lurraldeak
User login
|
Manddale
Bidasoan barrena datorren muga zaharra jasotzen du Manddalek bere tontorreraino, Endarlatsako zokoan amiltzen den bizkarrean gora. Honela, balizko muga hori erakusten duten mugarri gorriak ikus daitezke bizkar horretatik hasi eta Ibardineko mendateraino. Zenbaki bana dute, eta hurrenez hurren jarria dute: tontorrekoa esaterako bederatzigarrena da. Endarlatsa aldeko isurialdean eta tontorraren inguruetan otea da nagusi eta zer ikusi gutxi dago, baina, oro har, bidezidorrak garbiak eta nabarmenak dira. GR10a da horietako bat, Biriatu eta Xoldokogaña aldetik etorri eta tontorra inguratuz Ibardinera jotzen duena. Ibardin aldean historiaurreko aztarnategi bat dago. Xoldokogaña eta Manddale artean berriz, basoz inguratutako urtegi txiki bat dago eta han paisaia oparoagoa da. Related nodes
[ibilbide] Ibardin. (N.) .. Manttale submitted by Inaki at Wed, 2005-08-24 23:00 [ibilbide] Biriatutik Manttalera submitted by inaxio at Sun, 2006-03-19 23:49 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |