Mariñamendi

Height 787 m
Mendialde Altzania
Localization ED50 UTM 30T X.559900, Y.4758800
ED50 42.978728 N, -2.265395 E.
Start points Segura, Zegama.
Near · Aizleor / Unamendi · Aztio, Aztiomendi · Arranoaitz · Atxurbide / Dorrontsorogaña · Añabaso · Gazteluberri · Areatza / Izozkoa · Andrelorriaga / Esparruko Punta · Aitxuri · Aizkorri · Arbelaitz · Andraitz · Otaño · Txurruko punta · Aratz · Burgalaitz · Peruaitz · Zabalaitz · Petrinaitz · Allaitz · Milpiribil · Artzanburu · Aizelekua · Umandia · Illarragorri / Irumuga · Albeiz
Lurraldeak »Gipuzkoa
Categories »EHMK


Mariñamendi
Buzoia em

Ez dirudi mendizaleek gehiegi estimatzen duten mendia denik, tontorrean ez da behintzat arrasto askorik ageri; bai, ordea, sasia eta otea ugari. Tontorrera heltzeko biderik hoberena (ez du honek esan nahi egoera onean dagoenik) Aztio aldetik igotzen dena da, gero pinudi batean gora eginez.

Images

:)

:|

:|

:)

:|

Comments
Submitted by Jon on Wed, 2005-08-17 09:47.

Mariñamendiko tontorrean, Gipuzkoako Mendiak liburuan dioen bezala harri pilatuzko horma zahar, apurtu eta oroldioz betetako bat baino ez dago, pinu, sasi, ote, huntz, eta pagoez gain. Bidea sasiek guztiz oztopatuta dagoenez oso nekagarria da igoera.

Submitted by Jon on Wed, 2005-08-17 10:12.

Ez da Mariñamendi, ez. Mariñamendin ez dago buzoirik ez erpin geodesikorik. Arantza, sasitza, sastraka, otea eta inpernua baino, eta gainera zuhaitzen adar bajuek ez dute uzten zutitzen.

Begiratu Arranoaitz mendiaren fitxan. Mariñamendiren fitxan \"Tontorra\" eta \"Buzoia\" izenekin ageri diren argazkiak Arranoaitzen fitxan \"Elortxiki tontorra\" izenarekin ageri den argazkiari dagokio.

Submitted by inaxio on Wed, 2005-08-17 15:43.

beno... beno!
kontutan hartuta Galdos-Urrutiak ateratako argazkia (zaharragoa) eta nik neuk ateratakoa (berriagoa) bat datozela,
kontutan hartuta aipatzen duzun Elortxikiko argazkia ere neuk aterea dela eta badakidala ondo non zegoen hau eta non zegoen hura,
kontutan hartuta ez dela erraza Mariñamendi beste gain batekin nahastea nahiko bananduta gelditzen delako,
kontutan hartuta Mariñamendiko gaina sasiak hartuta dagoela zuk diozun bezala,
ez al da errazagoa bai erpin geodesikoa eta bai buzoia honezkero sasi artean ezkutatuta egongo direla pentsatzea?
gogoan dut oraindik nola igo nuen Aztio aldetik joanda, eta nola saiatu nintzen bide garbiagoa bilatzen beste aldetik, eta nola bukatu nuen sasi artean ia-ia gatibatuta...
ados nago zerrendatik kentzeko proposamenarekin, baina hori ez dagokit niri... mezu hauek irakurtzen dituenak jakingo du orain zer espero dezakeen han!

ondo ibili!