Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Mendaur
Mendi ederra da Mendaur. Ez dauka aldamenean bera adinakorik eta ikuspegi zabala eskaintzen du Bortzirien gain. Leitza aldean hasten den mendikate luze baten amaieran dago eta bera da kate horretan gain altuena eta arkaiztsuena. Parapenteaz ibiltzeko aprobetxatzen du zenbaitek. Ermita bat dauka tontorrean, ermita eta aterpe lanak egiten dituena, eta Ermita dela eta, guruzbidea ere bai, Aurtitz aldetik abiatuta. Tontorra baino laurehun bat metro beherago urtegi txiki bat dago. Sunbila aldera konglomeratuzko haitz handi batzuk ikus daitezke, Atzurdi Punta deritzona da. Ibilbide polita da Aurtitz aldetik hasi eta guruzbideari jarraitzen diona, urtegiaren aldamenetik paseaz. Ibiltzeko gogoz izanez gero, berriz, erraza da ibilbidea Mendieder eta Ekaitza bitarteko gandorrarekin osatzea. Ez du zailtasun handirik, nahiz eta tarte batzuetan guruzbideari jarraitzea erraza ez izan, hura urratuz egin dituzten pistak direla eta (ez dirudi orain jende asko abiatzen denik behe-behetik, urtegirainoko pista autoz igotzeko modukoa izanda). Images
Related nodes
[ibilbide] Aurtitz .. Mendaur submitted by Aritz at Wed, 2004-07-28 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |