Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Mendurro
Pinu, aritz, pago, ezpel, ipuru eta sasiaren artean estalitako mendia da Mendurro eta ez dago tontorrera heltzeko aukera askorik. Iparmendebaldeko lepotik hasi eta gandor guztia zeharkatzen duen hesiak erakusten du bidea, hari jarraitzea aski da tontorra zapaltzeko. Tontorrean ere ez dago ordea arrasto handirik, ez buzoi, ez erpin geodesiko, ez gurutze, ez eta hura atzemateko lekukotasun nabarmenik. Nafarroako zerbitzu kartografikoak markatutakoari kasu eginez gero, tontorra x609877 eta y4750625 koordenadatan legoke. Eta han, lurrean zabaldutako harri pila bat besterik ez dago, pintura gorriz markatutako bi hesolaren artean. Esan beharrik ez dago noranahi begiratuta ere sasia besterik ez dela ikusten. Zerrendatik kentzeko modukoa da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Ortxikasko gertu gelditzen da, Anozeko ibarraren beste muturrean. Erne ezpel artean galdu gabe. Related nodes
[ibilbide] Nabatz .. Mendurro submitted by mou at Mon, 2005-01-17 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |