Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Monjardín
Izen bereziko mendi hau nahiko mendi apala da, baina harrotasun handiaz erakusten du alde guztietara tontorreko gaztelua. Mendiaren tontorrean ageri den haitzaren gainean eraikitako harresiez inguratutako eraikin multzo bat goien dagoena, baina gaur egun ermitarena egiten duen eraikina bakarrik gelditzen da zutik, gainontzekoa erorita dago. Orain, gainera, inguru guztian hesituta eta sarrera galarazita dago, harresietatik amiltzen diren harriak direla-eta. Harresia nahiko egoera onean dago oraindik, ez du erraza ematen hura gainditzea sarrera itxita egonez gero. Lastima da, leku polita izan zitekeelako oso, bista zabalak baititu inguruko eskualdeen gain. Hegoaldera begira, gainera, azken tontorretako bat da, erriberako soro eta muinoak besterik ez dira gelditzen Ebroraino. Gelditzen diren hondakin horiek badute oraindik haraino joateko adina xarma. Aldameneko Montejurra igotzen duzuen egunean igotzeko modukoa da, haren aldean erraza baita. Related nodes
[ibilbide] Villamayor .. Monjardín submitted by inaxio at Mon, 2004-01-05 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |