Navigation
Castilla y León
Lurraldeak
User login
|
Mota
Karaitzezko amildegi ikusgarriak ditu iparraldeko isurialdean eta haren oinean biltzen dira ohiko igoera bidera datozen xendak, tontorraren azpian batu eta handik gora igotzen den haitzarte ilunean gora heltzeko. Gainaldea ezpel eta pinuz josia dago eta ez da erraza sasian barrena ibiltzea. Ez da garbi gelditzen buzoiak dauden lekua den punturik gorena, baina handik aurrerako panorama ikusita errazagoa ematen du bertakoarekin konformatzea. Euria bada edo zorua bustita baldin dago ez da erraza izango azken txanpa horretako igoera, lurrean ebakita aldapa handian gora sigi-saga igotzen den xenda baita. Polita da oso, halere, iparraldeko hormaren magalean egiten den tartea, zenbait lekutan estraplomatutako karaitzaren azpian sartzen dena. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Cueto nahiz Bachicabo nahiko egoki gelditzen dira, mendikatearen alde banatan. Goiko irudian tontorraren ertzeko amildegiaren ikuspegia. Related nodes
[ibilbide] Muga entre Araba y Burgos submitted by Tito Pueyo at Tue, 2004-01-27 00:00 [ibilbide] Nograro-Mota-Cueto-Nograro submitted by JFdeA at Sun, 2008-01-06 12:27 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |