Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Muela
Mendi polita da Muela, hegoaldetik ikusita batez ere. Karaitzezko harresi ikusgarriek inguratzen dute Hegoalde eta Ekialdetik, baina igoera erraza eta atsegina du Durruma Kanpezutik (San Román de Campezo gazteleraz). Iparraldea samurragoa da, aldapa leunagoa, karaitz muturrez josia goi aldean eta pagadiaz estalia beherago. Korres herria du iparraldean eta Buxanda ekialdean. Igoerabide ohikoena Durruma Kanpezutik abiatzen da, esan bezala: aski da eliza herriaren goi aldean bilatu eta handik abiatzen den xendari jarraitzea Muelaren aldameneko leporaino. Handik aurrera igoera nabarmena da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero baditu zerrendako beste bi tontor oso urrutira gabe: Mantxibio eta Soila. 6 ordu inguruan igo daitezke hirurak bidearekin asmatuz gero. Hirurak Izkiko Natur Parkearen baitan daude, eta bertan ondo markatutako senda sare bat baliatu dezakezu ingurunea ezagutu eta tontor hauetara heltzeko. Hainbeste luzatu gabe, berriz, badu aldamenean beste gain harritsu bat, San Romanen ermita gordetzen duena (haitzean zulatutako ermita txiki bat). Related nodes
[ibilbide] San Román de Kampezo .. Muela submitted by batenbat at Sun, 2004-01-25 00:00 [ibilbide] Muela eta El Santoko itzulia submitted by inaxio at Sun, 2006-06-25 09:08 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |