Navigation
La Rioja
Lurraldeak
User login
|
Muela de Urbion
Iberiar Sistemako Ekialdeko muturreko tontorra da Muela de Urbion, eta pinuz estalia dago hein handi batean, eskualde osoa bezala (Pinares deitzen zaio inguru hari). Duero ibaia bere magalean jaiotzen dela diote, nahiz eta beste iturri askotatik ere edan. Igoera errazeko mendia da, haitzez koroatua. IEko baila baten ezkutatzen da Laguna Negra izeneko aintzira ospetsua, uda partean hainbeste eta hainbeste bisitari biltzen dituena. Abiapuntu egokia izan daiteke huraxe. Hegoaldetik igotzen diren bideak ez dira hain ikusgarriak. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |