Gandorrari jarraitzen dio gehienean eta han ez dago bide arrasto handirik. Itzulera GR bidetik egiten da, basoan barrena, eta hor arrastoa ez da hain zehatza.
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Otsabio
Alegia, Bedaio eta Lizartza artean nabarmentzen den bizkar basatiko tontor nabarmenena da Otsabio; ez ordea altuena, izan ere bizkar berean, HEan dagoen Lapar gainak metro bakan batzuk gehiago ditu. Urruti gelditzen da ordea, eta altueran aldea txikia denez, ez dirudi mendizaleek aintzat hartzen dutenik. Nolanahi, zailtasun handirik gabe jarraitu daiteke bien arteko bizkarra (karaitza gehienean, gogaikarria gerta daiteke), eta baita aurrerago ere, nahi izanez gero, Azkarate aldera. Bi dira biderik erabilienak: bata Arterrekako harrobiaren gainaldetik dator Austokietako lepora eta gandorra jarraituz heltzen da tontorrera; bestea mendebaldeko bizkarretik dator, basogintzako pista zabaletan gora, Altzo aldetik abiatuta. Tontorrean erpin geodesikoa, buzoia eta gurutze batzuk. Basoa da nagusi isurialde gehienetan, bai pinua eta pagoa, eta baita artea ere, karaitza nagusi den hegoaldeko eremuetan. Attachments
Related nodes
[ibilbide] Otsabio eta Laparmendiko gandor luzea submitted by Jose at Mon, 2007-07-09 18:57 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |