Palomares

Height 1446 m
Mendialde Toloño
Localization ED50 UTM 30T X.532701, Y.4716902
ED50 42.603094 N, -2.601377 E.
Start points Biasteri / Laguardia, Lagran, Pipaon.
Near · Larrasa · Peña del Castillo · Recilla · Cervera · Semendia · Peña del León · Jaunden · Eskamelo · San Tirso · San León
Lurraldeak »Araba
Categories »EHMK


Palomares
Tontorra Recillatik inaxio

Ez da harritzekoa denbora askoan bera izatea Toloño mendikateko ustezko tontor nagusiena, izan Lagran aldetik begiratuta Larrasa baino gehiago nabarmentzen da eta ikusgarriagoa ere bada: haitz zorrotzez inguratuta ikusten da nonahitik eta iritsi ezina dirudi urrutitik ikusita. Bada ordea bidezidor luze eta bihurri bat iparraldeko isurialdeko zailtasun guztiak saihestuz tontorreraino eramango gaituena, IMtik abiatuta, pagadian barrena lehendabizi eta ezpel artean gero, agin zaharren artean gandorrera heltzeko. Tontorrera igotzeko harriari heldu beharko diogu oraindik ere, horma txiki batek babesten baitu, zailtasun handirik gabe, gaineko begiratoki aparta.
Larrasa eta Palomares arteko gandor hautsia bai Toloño aldeko eta bai Euskal Herriko paisaia ikusgarrienetako bat da dudarik gabe, baina ez da ibiltzeko leku erraza.

Images

:D

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:|

:)

Comments
Submitted by Oskar_Garcia on Wed, 2003-03-12 20:12.

Gaur egon naiz han eta kriston trabesia egin dugu. Xenda bikain batek Palomares tontorreraino eraman gaitu ta handik beste bi mendietara ordu eta laurdeneko ibilbidea egin ostean heldu gara. Denok joan zaitezen gomendatzen dizuet. Arabako mendirik politenak dira hauek hain zuzen ere. Agur.

Submitted by inaxio on Sun, 2006-07-23 11:20.

Oskarrek dioen bezala, oso ibilbide ikusgarria da Palomares eta Larrasa artekoa, baina ibilbide zaila da, ez da edonori gomendatzeko modukoa. Pasarte zailak ditu, Larrasako mendebaldeko gandorra alde batetik bestera zeharkatzeko igaro beharreko korridore estua esaterako (jaisteko baino hobea da igotzeko), edota Larrasako igoera bera, Peña del Castilloko lepotik. Bidezidorra ere, ez da horren nabarmena tarte batzuetan, eta deserosoa da askotan, harritza egongaitzaren gainean, aldapa handietan zehar. Mendizale trebatuentzako bakarrik da gomendagarri.

Submitted by Dabid Beitia (not verified) on Thu, 2002-09-12 04:38.

Mendi hau oso oso polita , igotzeko aparteko zailtasunik ez duena eta bere ingurua zein bistak oso politak dira. Bertara joan eskero aldamenean dituen Larrasa(mendi hau Palomares baino garaiagoa da) eta Cruz del Castillo igotzea gomendatzen dizuet egun berdinean . Araban egin dudan mendi txangorik ederra dela esan dezaket Aratzekin batera.