Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Peña
Ustekabe ederra jaso genuen leku hau ezagutu genuenean, izan ere mendira abiatu eta Peña herri mortuarekin egin genuen topo. Erdi Aroko gotorlekua izan zen bere garaian eta haitz handi baten gainean eraikita dago. Ez da dagoeneko etxe askorik gelditzen, eta gelditzen diren apurrak ere oso egoera txarrean daude. Oso leku bitxia da. Mendia ez dakit zer moduzkoa izango den, hesi batekin topo egin eta beste baterako uztea erabaki baikenuen. Baina herriak berak bakarrik merezi du harainoko bidaia. Toore de Peñatik abiatuz gero, ez dago galtzerik, bide zabal batek eramango gaitu ia herriraino bertaraino. Baina mendira joan nahi izanez gero, atzera egin beharko dugu berriro, herritik gorako bidea hesiz itxita baitago. Eta, behin haraino joanez gero, aprobetxatu eta bisitatu Xabierko gaztelua ere. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |