Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Peña del Castillo
Ikusgarria da oso Peña del Castillo nahiz inguruko tontorrek (Larrasa, Palomares) osatzen duten gandorra: haitz izugarriez osatutako ertz zorrotza eta zorabiagarria. Ez da, halere, igotzen zaila mendi hau (ekialdera erakusten dituen haitz muturrak ikusita inork ez luke halakorik pentsatuko) eta ikusten da jende asko erakartzen duela bere gainera. Lagranetik abiatzen da iparraldetik igotzen den biderik erabiliena (iturria duen plazatik abiatu eta hilerriaren paretik pasatzen den asfaltatutako bidean zehar) eta ondo seinalatuta dago. Soroak zeharkatu beharko ditugu lehendabizi, artadia gero eta pagadia azkenik, Toro mendatera heldu aurretik (zamalbide erraza, baina lohituta tarte askotan). Mendatetik aurrera ere nabarmena da xenda, pago eta ezpel artetik sigi-saga Peña del Castillo eta Larrasa lotzen dituen lepora heltzen da. Bertan dugu tontorra metro batzuk gehiago igota, burdinazko gurutze handi batez. Larrasako tontorra ere oso gertu gelditzen da, baina bidea ez da ordura arte bezain erosoa (ikus dagokion orria). Ikuspegi zabalak eta ingurune ikusgarria. Antza denez garai baten gotorleku bat bazen mendi honen tontorrean, Toro mendateko pasabidea zaintzen zuena, izan ere Arabako Errioxa eta Lagran aldea lotzen zituen mendate honetan garrio lan handiak burutzen ziren. Hortik omen datorkio orain gurutzeaz lagunduta ezagun den Castillo izena. Oraindik ere Lagran aldetik igotzen den bideari Ikazkileen Bidea deritzo, Senda de los Carboneros. Related nodes
[ibilbide] Lagran. .. Cruz del Castillo submitted by Oskar_Garcia at Mon, 2004-01-05 00:00 [ibilbide] Arrogancia en Toloño-Cantabria submitted by Tito Pueyo at Wed, 2004-01-21 00:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |