Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Peñalta
Mendi ikusgarria da Peñalta, Toloño mendikateko beste asko bezala. Argazkiak ikusita igotzeko mendi gaitza ematen duen arren ez da hainbesterako. Ertz harrigarri batek eramango gaitu zailtasun handirik gabe Bernedoko mendatetik tontorreraino. Ertz zorrotza izanagatik ez du ez gora-behera handirik ez eta hausturarik eta ertzetik gehiegi aldentzen ez den xenda bihurri batek eramango gaitu tontorraren aurreko ertz zorrotzeraino. Huraxe da pasarterik estuena, baina ez du zailtasunik aldameneko amildegiak eragiten duen ikaraz gain. Hori bai, komeni da harria lehor dagoela ibiltzea. Mendebaldeko gandorra hautsiagoa eta itxura zailekoa da. Mendi gutxi izango da zerrenda honetan halako hormatzarrak eta amildegiak dituena. Related nodes
[ibilbide] La Horca .. Peñalta submitted by batenbat at Sat, 2004-11-06 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |