Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Petrechema
Ez dago berez Euskal Herrian, baina bai oso gertu, Hiru Errege Mahaitik oso gertu eta tentagarri inguru hartan dabilen edozein mendizalerentzat. Mendi ikusgarria da, Ekialdeko aurpegia batez ere argazki nagusian ikus daitekeen bezala. Igoera erraza du ordea, aldapa luze bat besterik ez da Hoya de la Solanatik hasi eta tontorrerainokoa. Beno, hori ere ez da egia, izan ere, ondo begiratuz gero, Pirinio osoko tontorrik zailenetako bat izango da bere benetako tontorra, edozein mendizale irits daitekeen lekutik oso metro gutxira baitago: amildegi bat dago bien artean eta bertan ikusten den haitza (tontorra) metro pare bat altuagoa da (begiratu ongi argazki nagusiari). Eskalatzaileen erreinua da ordea beste alde hori. Elurra denean ere erraz igotzeko moduko mendia da, baina kontu egin behar da iparraldeko amildegiaren ertzean pilatzen den elurretan ertzera gehiegi arrimatu gabe, elurra zintzilik egon baitaiteke. Hegoaldeko ertzetik ere igo daiteke, baina aldapa handia da. Ikuspegi zabala. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |