Porracolina

Height 1408 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.446445, Y.4787704
ED50 43.239454 N, -3.659585 E.
Start points Arredondo, As�n, Calseca.
Near · Colina · Mortillano · Picón del Fraile · Peña Rocias · Lusa · Pico de la Miel
Lurraldeak »Cantabria
Categories »EHMK




Images

:)

:D

Related nodes

submitted by batenbat at Sun, 2004-06-06 23:00

Comments
Submitted by Juan F. de Atxirika (not verified) on Sun, 2005-05-15 10:19.

Lunada gainetik abiatu gara Veinte tontorrerantz, IErantz. Miera ibaiak egiten duen bailara Mendebaldera dugula eta Picon del Fraile ekialdera.
Norabidea galdu barik Pizarrasera heldu gara. Tontor hauek guztiak Vaga mendizerrakoak dira.
Hurrengoa Carrio dugu, pagadiak, larrak eta bordak edonon, bidea erosoa, tapiza dirudi. Porracolinarako norabidea utzi eta IErakoa hartu dugu Porra de la Colina egiteko.
Atzera egin behar izan dugu berriro, HMra, Hazas Bravas gaineraino, pasabidea aurkitu dugu, harripilek bidea markatzen hantxe daude.
Aurreko norabide berean ipini gara berriro, Ia. Bertotik ordu batearen bueltan Porracolinako gainean.
Hegoaldeko magaletik Calsecara jo dugu borda artean. San Roque de Riomierako Kanpingnekoek hurbildu gaituzte kotxez Miera Bailaratik gora Lunadara berriro.
Guztira zazpi bat ordu atsedenaldiak barne.
Egun ederra eman dugu eta bistak lau haizeetara zoragarriak.

Submitted by Zigor Oyarbide Otermin (Tolosa) (not verified) on Wed, 2002-01-09 16:33.

Mendia oso ederra da. Aukera bat hauxe da: Arredondotik igo, lasai ibiliz gero 3 ordutan goran zera, eta jeitsiera beste bailara batetik Ason herrira, 2 ordu t'erdi. Hobena eguraldia oskarbiarekin igotzea da, dagoen parajeaz gozatzeko, eta izan ere behelainoarekin galtzeko arriskua baitago. Nahi izanez gero, nik ibilaldi honen mapa badaukat eta postaz bidaliko nuke norbaitek eskatuko balit.

Submitted by maria (not verified) on Sat, 2005-02-12 10:32.

Igande honetan Porracolinara joango garenez ea posiblea den aipatutako mapa bidaltzea eta gps-rako informazioa ba duzu.

Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizut eta ea gure artean informazioa zabaltzen dugun. Agur bero bat.