Bide hau guardetxetik jaiotzen dena da.arazo handirik ez izateaz gain, erreza bezain polita da.
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Puttarri
Gainontzeko tontor ezagunenetatik nahikoa bereizita gelditzen den tontor hau basoak mendean hartuta dauka gehiena, gainaldeko gandor harritsua bakarrik gelditzen zaio agerian. Baditu zenbait horma tontorraren inguruan, baina erraz saihestu daitezke batetik edo bestetik. Igoerako ohiko bideak Kalelandegi izeneko lepoan (IE) elkartu eta aurrez aurreko horma eskubi aldetik saihestuz heltzen dira gainera. Hiru bide dira erabilienak. Guardetxetik abiatzen da bata, Igaratzako bideari jarraituz erdibideraino eta Mra joz gero, zuzen, larreetan barrena. Lizarrustitik abiatzen da bestea, Alleko HEtik inguratu eta GR12 bidearen arrastoa jarraituz aipatutako lepoaren ingururaino. Lizarrusti aldetik abiatzen da hirugarrena ere, baina beheragotik, Arbizu aldera jaisten den errepidean behera egin eta zokoan dagoen bihurgunea baino aurreraxeago, pista garbi eta zabal bati jarraituz ia leporaino bertaraino. Attachments
|
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |