Sañoa

Height 613 m
Mendialde Ernio
Localization ED50 UTM 30T X.562300, Y.4782600
ED50 43.192827 N, -2.233296 E.
Other names Sañu
Start points Azpeitia.
Near · Santa Engrazia · Erlo · Ertxiña · Kakueta · Gazume · Pagoeta · Urraki · Hernio · Sesiarte · Indamendi · Samiño · Txarabeltz
Lurraldeak »Gipuzkoa
Categories »EHMK


Sañoa
Arauntza tontorra ekialdetik inaxio

Etumeta aldetik hasi eta Arauntzaraino luzatzen den bizkar luzeko gain altuena da Sañoarena, baina gorabehera gutxiko gandor zabala da eta erraz zeharkatu daiteke dena, batzuetan pinudian eta bestetan larrean barrena. Tontorra bera baino leku aproposagoa da ordea Arauntzarena, metro bakar batzuk beherago ekialdeko muturrean, buzoi eta guzti, ikuspegi zabala eskaintzen baitu Azpeitia eta Izarraitzen gainean. Ohiko igoerabidea Azpetitik abiatzen bada ere, bada beste zenbait aukera, Lasao aldetik esaterako, pinudian barrena, edo Etumeta aldetik, hegi luzearen bizkarrari jarraituz.
Ibilbidea luzatzeko urrutitxo gelditzen dira zerrendako inguruko mendiak, baina sasoi onean egonez gero, Lasaotik abiatu eta Sañoara igo ondoren, Etumetara joan eta Santangrazi harrapatu daiteke, Aizarnara jaitsi gero eta Ertxiña igo, 5/6 orduren buruan Lasaora itzultzeko.

Images

:|

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

Comments
Submitted by inaxio on Sun, 2006-07-09 16:14.

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Ahoz -oa>-u egiten bada ere, ez da hala idatzi behar (Ondarroa>*Ondarru, Bedaroa>*Bedaru...), nahiz eta hizkeraren fenomeno hedatu samarra izan, eskualde honetan nahiko aldaketa berria delako. Halaxe erakusten du dokumentazioak eta izena bere osoan jasotzea da zuzenena. Aunque oralmente se haga el cambio -oa>-u, no debe escribirse de ese modo (Ondarroa>*Ondarru, Bedaroa>*Bedaru...) pues, aunque es un fenómeno bastante extendido en el habla, es un cambio bastante moderno en esta zona. Así lo demuestra la documentación y lo más apropiado es normalizar el nombre completo."