Santa Ágata

Height 863 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.629006, Y.4715224
ED50 42.577892 N, -1.428074 E.
Start points Aiesa, Eslaba, Zare.
Near · Montejulio · Lantxurda · Txutxu · Basagatz · San Pedro
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK


Santa Ágata
San Migel ermitara igotzeko bidea, Ekialdeko bizkarretik gora

Nafarroako erdialdeko mendialde zabaleko gain bat gehiago baino ez da, Ekialdera luzatzen den mendikate luze baten muturrean. Badira urrutira gabe gain garaiagoak Mendebaldean, baina honi egokitu zaio muturrean egotea eta bertatik behe aldeko ordokiekiko aldea nabarmenagoa da. Antena instalazio batek okupatzen du tontorra eta basoak ixten du inguru gehiena: zer ikusi handirik ez da gelditzen.
Bada Ekialdean beste gain apalago bat ikuspegi eta itxura hobea erakusten duena. San Migel ermita jasotzen du gainean eta Santa Agatara igotzeko aukera egokia izan daiteke. Bi gainen artean gorabehera gutxiko bizkar bat dago, ehiza postuez betea. Zailtasun handirik gabe egin daiteke bien arteko bidea bizkarrari jarraituz, nahiz eta tarte batzuetan sastraka gailenduta egon. Abiapuntu egokiena bien artean, hegoaldeko magalean dagoen Aiesa herria da. Itzulera antena instalaziora heltzen den errepidean behera egin daiteke, herri berera jaisten baita.

Images

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:|

:|

Comments
Submitted by inaxio on Sat, 2008-05-17 08:59.

Juan Mari Feliu-ren Montes de Navarra ibilbide liburuan proposatzen den igoera ez dago gaur egun oso txukun. Lehendabizi San Migel muinora igotzea proposatzen da bertan, muinoa hegoaldetik inguratzen duen pista bat jarraituz. Hilerriko bidetik aurrerako pista jarraitu daiteke tarte luze batean, baina aurrerago sastrakak hartua dauka eta lehen pinu landaketa berri eta garbia zena orain pinudi itxi eta zakartua da. Igo daiteke, baina bizkarrera heltzean ikusiko duzue badela bidezidor egoki askoa bizkarrari jarraituz goraino heldu dena. Hobe duzue bide hori bilatu, sasi artean gatazkan ibili nahi ez baduzue. Beharbada herriko sarreratik bertatik abiatu beharko duzue, soro arteko pista horietan barrena. Norbaitek bide egokia aurkitzen badu, esan dezala (errepidean gora igotzea ere ez zait proposamen txukuna iruditzen).

Submitted by mou on Mon, 2007-02-05 10:07.

Aietsa herritik doan pista hartu behar da eta bertatik gora hainbat errebuelta ondoren, antenadun tontorrera iritsi behar da ordu batean. Ez du askorik merezik mendi honek, tontorrean zuhaitzek paisaia ikusteko aukera galerazten dute eta pistatik ibiltzea ere ez da oso erakargarria.