Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Santa Barbara / Malkorraundi
Tontorreko ermitatik datorkio izena, haitzaren gainean eraikitako ermita txikia. Bere inguruan hainbat harrizko hormaren hondakinak atzeman daitezke eta ikusten da garai baten leku estimatua zela. Gorriti aldetik abiatuz gero erraz menderatzen den mendia da, autobiaren azpitik (Gorritiko irteera) nahiz gainetik (Pagozelaiko zubia) pasata. Iparraldeko pagadian barrena (pista) edo Hegoaldeko gandorretik igo daiteke. Ibilbidea osatu nahi izanez gero Elosta mendia gertu da, Hegoaldean. Igoera luzeago bat egin nahi izanez gero, berriz, Atallu edo Arribe aldetik igo beharko duzue. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |