Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Santa Bárbara
Zarikietako Mendebaldeko muturrean harrotutako haitzari dagokio, antza denez, Santa Barbara izena ("Santa Barbara haitza" aipatzen da zenbait lekutan), baina Ekialderago dagoen beste muino borobil bat jotzen da bestetan (Juan Mari Feliu-ren "Montes de navarra" berrian esaterako) tontor nagusi bezala, garaiagoa, nabarmenagoa eta errazagoa delako seguraski. Izan ere Santa Barbara haitza nabarmena da Iparraldetik begiratuz gero, baina Hegoaldetik begiratuta, ez da ikusi ere egiten amildegira bertara heldu arte. Itoizko urtegiaren sorrerak gainera Iparraldeko isurialdeko ohiko bideak itxi edo zaildu egin ditu eta orain bide erabilienak Hegoaldetik, Agoitz aldetik datoz. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |