Tangorri

Height 845 m
Mendialde Aranguren
Localization ED50 UTM 30T X.619680, Y.4740030
ED50 42.802708 N, -1.536438 E.
Start points Aranguren, Ardanatz, Egues, Azpa.
Near · Irulegi · Belokain · Miravalles, Oihana · Pagadi · Taxoareko gaina · Amiñagain / Lartzabal · Lakarri · Antxorizko haitza
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK



Tangorri
Tontorra

Aranguren aldeko bailara inguratzen duen mendi zerrendako bat da Tangorri, eta beste inguruko asko bezala pinudiaren mendean gelditu da. Ez dauka tontor nabarmenik; gainaldea IM-HE zentzuan luzatzen de bizkar luze batek osatzen du. Bizkar hori harrizko pista zabal batek erdibitzen du, pinudia ebakiz, eta pista hori bera da Ardanatz herritik abiatu eta mendia goraino igotzen duena. Ez dago beraz galtzerik. Gainaldea gora-behera gutxikoa izanik ordea, ez da erraz atzematen punturik altuena zein den. Bazen lehen buzoi bat bide bazterrean, tontorra seinalatzen zuena, baina gaur egun (2007-5-21) ez dago halakorik (andamioz altxatako ehiza postu bat dago bere lekuan). Bista askorik ere ez da, pinuz inguratuta baitago.
Badira halere bai mendebaldean eta bai ekialdean ibilbidea osatzeko aukera ematen duten beste zenbait muino (Malkaitz, Arizko), nahiz eta paisaia ez den askorik aldatzen batetik bestera.

Images

:)

:D

:)

:|

:|

:)

:D

:)

:)

:)

Attachments
Submitted by inaxio at 2007-06-25 15:50:00

Ibilbide osoa pista zabal batean aurrera doa, Malkaitzeko igoera kenduta.

Comments