Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Tendenera
Panticosa eta Bujaruelo artean luzatzen den mendikate luzearen tontor nagusia da Tendenera. Ez du hirumilakorik jasotzen baina dauden tontorrak ez dira errazak, bideak luzeak direlako batik bat. Bada hainbat pista mendikatearen hormetara hurbiltzen direnak, baina gehienak autoentzako itxita daude eta horrek asko luzatzen du bidea, iparraldeko isurialdeko ohiko igoerabideen kasuan batez ere (Panticosa, Bujaruelo). Iparraldeko bideak Tendenerako lepoan batzen dira, tontorraren iparraldeko lepoan eta handik zailtasun handirik gabe heltzen dira tontorrera. Mendi gaitzak ikus daitezke bertatik: Ordesa aldeko menditzarrak ekialdean eta Vignemale Iparraldean esaterako. Antza denez eskizaleentzako mendi aproposa da Tendenera, tontorretik hasi eta elurra amaitzen den arte jaitsiera luzeak eta zailtasun handirik gabeak eskaintzen baititu Panticosa aldera. Gainontzean eremu bakartiak dira mendi hau inguratzen dutenak, Ordesak nahiz iparralderagoko hirumilakoek (Balaitus, Infierno, Vignemale) erraz bereganatzen baitute bailara hauetara hurbiltzen den mendizalearen arreta. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |