Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Txamantxoia / Maze
Ez duzu aurkituko Belagua eta Zurizako bailara eta mendien gaineko ikuspegi hoberik eskaintzen duen beste mendirik, izan ere Nafarroako Pirinio 'harro'a osatzen duten mendi gailenen erdi-erdian dago: Kartxela, Lakora, Auñamendi, Hiru Errege, Alanoak eta Ezkaurre... inguruan ditu, baina bera nahikoa bakanduta dago beste guztietatik, Lapakizara lotzen duen lepoa oso behean gelditzen baita. Ez da 2000 m.ra heltzen, baina Belagua aldetik igoz gero 1000 m.ko gora-behera gainditu beharra dago. Linza aldera erakusten ditu malkar handienak, baina gainontzean ez du zailtasunik handirik gordetzen. Linza aldetik igo daiteke, Iparekialdeko gandorretik nahiz Hegoaldekotik; ertzaren zailtasun handienak aldapa leunagoak bilatuz erraz saihesten dira. Belagoa aldetik abiatuz gero jatetxea abiapuntu egokia izan daiteke, basoan gora igotzeko. Ibilbide politena, beharbada, Asolazetik abiatzen dena da, gandorra bere osotasunean ibili eta, nahi izanez gero, behe aldetik itzuliz. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |