Txaruta / Larrazmendi

Height 1081 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.609188, Y.4768755
ED50 43.062871 N, -1.659109 E.
Start points Donamaria, Belate.
Near · Soratxipi · Aizarbil · Katilliko Harri · Abartan · Arañotz · Oteitzoiana
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK


Txaruta / Larrazmendi
Tontorra inaxio

Tontor asko dira isurialdeen banalerro nagusiaren pasarte honetan mila metrotik gorakoak, baina honako honi egokitu zaio Belate aldetik hasi eta Begaña alderainoko mendialdean altuena izatea, nahiz eta banalerroaren ardatz nagusitik bereizita egon. Argazkietan ikusiko dituzue horietako batzuk (Garmendia, Sanmigelargain, ez daude Katalogoan jasota). Tontorrak berak ez du aparteko berezitasunik, ingurua da benetan polita: sekulako pagadi sailak ikus daitezke inguruetan eta larre garbiz estalitako tontor eta egiak. Pista ugarik zeharkatzen dute inguru hori eta nabarmena da oso ehiztarien eremua dela: postuak eta kartutxo azalak nonahi, baina baita zabalik dagoen hainbat borda ere. Zenbait lekutan Larrazmendi izenaz ageri da tontorra eta Txaruta deritzo, berriz, iparralderago dagoen muino txiki bati. Ez du aparteko zailtasunik igoerak, luzera bera ez bada, Donamariatik abiatuz gero (itzuli ederra da Artze auzoan gora abiatzen den gandorretik igo eta Igurin auzoan bukatzen denetik jaistea, Txaruta errekak hustutako bailara inguratuz).

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:|

Comments
Submitted by Euskalduna (not verified) on Mon, 2005-04-11 23:39.

Aukera izan nuen duela gutti larrazmendira igotzeko, ta bertan inguruko paisai ederraz gozatzeko...Zein pollitak ikusten ziren herriak han goittik! Pena merezi du tontorreraino igotzeak, mendi ttikia baita; seittun ailletuko zarete gotti. Animatu ta yuan zattezte!