Pista zabal bati jarraituz heltzen da ermitara. Handik aurrera aukera bat baino gehiago dago tontorrera urreratzeko. Ibilbide honek itzuli bat osatzen du goiko bailara zabala inguratuz, bidez kanpo tarte askotan.
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Ugarra
Mendi apala da Ugarra, eta mendizaleen urratu handirik ez dauka bere bizkarretan, baina baditu bere berezitasunak. Bere HEan zabaltzen den goi-bailara da horietako bat, artadiak estalitako mendiz inguratua eta gari-soro zabalek betetzen duten ordoki zabala. San Esteban ermita da bestea, bailara zainduz muino baten gainean gailentzen den ermita zaharra. Aldamenean duen abeltegi itsusi batek zatartzen du ikuspegia, baina hari bizkarra emanez gero oso paisaia polita osatzen du bere inguruarekin. Napal aldetik abiatuz gero bidean topatuko duzue. Attachments
|
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |